XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, aurreko mendeari dagokio Barojaren nobela 98ko belaunaldiari, hain zuzen, edota mende honen lehen erdiari.

Bi milagarren urtearen mugaldea ia eskuz ukituz ari den nobelak ez omen du bere begiratua atzerantz zuzendu behar.

Beraz, Barojaren garaiko euskal idazleak ziren Barojaren nobelagintzara jo behar zuketenak.

Nola, ordea, har zezaketen garai hartako nobelariek maisu edo eredutzat horren heterodoxo eta itxura-ausle agertzen zen idazlea?.

Barojiano-izpi bat ere ez duen pertsonaiaren bat aipatzekotan, Txomin Agirreren Garoa nobelan azaltzen den Joanes artzain dohatsua aipatu beharko genuke, zalantzarik gabe.

Suerte txarra izan omen du gure Barojak euskal nobelarekiko harremanotan.

Bere garaian, heterodoxoegi gertatzen zitzaien Baroja gure nobelagile jainkotiar eta elizkoi haiei.

Eta heterodoxi mamu ikaragarriaren beldurra gaindituz gero, ez omen da Baroja euskal nobelaren eraberritzea argitu eta bideratzeko bezain moderno.

Horiek horrela direla, hona hemen nire gaurko hitzaldi hau, gauzak bere tokian jarri nahirik, Barojarena Barojari, eta euskal nobelarena euskal nobelari eman nahirik.

Gehiegizko ausardia eta atrebentzia galanta, noski, gure praktika literarioan arbola urri eta zurbilek literatur abentura aberatsago baten baso zabal eta ugaria ikustea eragozten didateneko aldiotan.

Ez naiz ni inola ere gauza, hemendik ex catedra bezalako definizio ozen eta borobila botatzeko, literaturaz, ez euskal nobelaz.

Euskal literaturaren azterketaz arduratzen naizenez gero, eta gure etorkizun literarioak kezkaturik, ez nuke etxean bertan dugun idazle handi baten irakaskuntzak erakutsi eta azaltzea besterik nahi.

Inoiz inoren maisu izaten ausartu ez zen Baroja horrek barka diezadala maisutzaren gailurreraino jaso nahi hau.